Laudioko Etxe Feminista sortzeko lantaldeak urtebete eman du proiektuaren prestaketan. Laudioko Emakumeen Topaketetan atera zen ideia, eta geroztik, egitasmoa osatzen egon dira zenbait herritar. Oinarria aurkeztuko dute hilaren 29an Kasinoan. 11:00etan izango da hitzordua, eta orain arteko bidea ezagutzera ematea izango da helburua, baita espazioaren nolakotasunarekiko emakumeen ekarpenak jasotzea ere.
Gunea eratu bitartean, zenbait ekintza egiteko asmoa aurreratu dute. Behin proiektua partekatuta, udalari aurkeztea izango da hurrengo pausoa.