APILL elkarteak antolatutako Laudioko erakusleiho lehiaketaren 25. edizioa egiten ari da aurten. Guztira 21 eskaparatek parte hartuko dute.
Epaimahai tekniko batez gain, herritarrek ere izango dute irabazlea bozkatzeko aukera abenduaren 16ra arte. Aurten, berritasun bezala, kategoria berri bat ireki dute antolatzaileek udalaren laguntzarekin, eskaparateetan euskarak duen integrazioa saritzeko.