JEZ Sistemas Ferroviarios enpresak ukatu egin du ASVIAMIE Aiaraldeak, hau da, eskualdeko amiantoaren biktimen elkarteak, adierazitakoa.
Laudion lantegia duen enpresak aitortu du bere azpiegituretan amiantoa zegoela, baina argitu du substantzia kutsakorra ez zegoela ekoizpen sisteman, baizik eta ura eramaten zuten hodi batzuetan.
Berez, horren berri izan zuenean, JEZek konpainiak aditu baten zerbitzuak kontratatu zituen eta amiantoa kendu zuen.