Greba egiteko deia luzatu du Aiala Vidrioko enpresa batzordeak urtarrilaren 8 eta 9rako. ELA sindikatuak azaldu duenez, hitzarmen kolektiboaren negoziaketan enpresaren zuzendaritzak erakutsi duen jarrera da deialdiaren arrazoia. “Enpresa honek ez du negoziazioetan zenbait gai landu nahi eta jarrera honek sortarazi egin du langileen haserrea”, azaldu du sindikatuak, “bi jardunaldi osoko geldialdiak izango dira, txanda bakoitzean”.
Erabaki horrek “negoziazioak desblokeatzea” espero du enpresa batzordeak, “marra gorriak” kendu eta hitzarmenaren negoziazioekin aurrera jarraitzeko.
Datorren astekoa ez da izango Aiala Vidrioko langileek egingo duten lehen greba. Duela bi urte lanuzteak egin zituzten fabrikan. Orain dela hiru urte, aldiz, grebara joan ziren lan hitzarmen kolektiboaren alde: