Espainiako Hockey Txapelketaren sektore fasea jokatuko da datorren asteburuan Santanderren, Manuel Llanos kiroldegian. Bertan arituko da Ganbegiko gizonezkoen lehenengo mailako taldea.
Jokalari laudioarrak lau talderen aurka arituko dira: Kantabriako Sardinero HC, Andaluziako CH Alcalá, Madrilgo San Pablo Valdeluz eta Aragoiko Honigvogel HC. Bakarra igaroko da azken fasera.
“Lehiaketan eskarmentua hartzea izango da gure helburua”, azaldu dute Ganbegiko kideek. Izan ere, “zailegia” iruditzen zaie lehen postua lortzea, lehen mailako taldeen aurka neurtuko baitira.
Hauek izango dira jokatuko diren norgehiagoka guztiak, orduz ordu:
Emaitza esanguratsuak lortu zituen Ganbegik iaz. Arabako Txapelketan lehen postua erdietsi zuten laudioarrek, besteak beste.