Sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte, otsailaren 3an bata eta 10ean bestea. Hala ere, gaur arratsaldean zuzendaritzarekin bilduko dira eta langileen batzarra egingo dute gero. Bertan erabakiko dute zer neurri hartu.
Hirugarren greba eguna egin dute gaur Aiala Vidrioko langileek, lan hitzarmenaren alde. Aurreko egunetan bezala, ekoizpena erabat gelditzea lortu dute beharginek, bulegoetako bi kide baino ez baitira bertaratu euren lanpostuetara. Presentzia polizial handia egon da fabrikaren sarreran zuzendaritzako kideak sartu direnean.
Sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte, otsailaren 3an bata eta 10ean bestea. Hala ere, gaur arratsaldean zuzendaritzarekin bilduko dira eta langileen batzarra egingo dute gero. Bertan erabakiko dute zer neurri hartu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.