Aiala Vidrion ordezkaritza duten sindikatuek grebara joko dute urtarrilaren 20an eta 27an eta otsailaren 3an eta 10ean. 32 orduko lanuzteak izango dira eta gaueko, goizeko, arratsaldeko eta berriro gaueko txandei eragingo diete.
"Guretzat bi marra gorri daude bereziki: soldata eskala bikoitzarena antzinatasunean eta lan-ordu kopuruarena, eta zuzendaritzak ez dio ez batari ez besteari heldu nahi izan", azaldu du ELA sindikatuko Urtzi Etxebarria Oruetak. LAB erakundeko bozeramaileak gaineratu du zuzendaritzarekin batu zirela langile ordezkariak urtarrilaren 10ean eta enpresako jabeek guztiz baztertu zituztela beharginen aldarrikapenak, bakarra onartu gabe.
Hori aurreikusita, langileek mobilizazio egutegia prestatu zuten, batzar orokorrean adostuta, eta indarrean jarri dute hitzarmen berria erdiesteko.
Pasa den astean bi eguneko protestak gauzatu zituzten Aiala Vidrioko beharginek eta zenbait ika-mika izan zituzten zuzendaritzak polizia deitu zuenean: