Omniak ez du auzo batzarretan “aktiboki” parte hartuko, “partidistak” direla uste duelako

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ots. 6a, 18:04
Otsailean egingo dira auzo batzar guztiak. / Aiaraldea.eus

Alderdi laudioarraren ustez, batzarrak EH Bilduren “hauteskunde kanpainaren zati bat” dira. Txaro Sarasuak ere ez du parte hartuko asanbladetan.

Omniak ez du Laudion otsailean egingo diren auzo batzarretan “aktiboki” parte hartuko. Hala adierazi du alderdi politiko laudioarrak prentsa-ohar baten bidez. Oposizioko taldeak salatu du ez dela udal-araudia bete. “Araudi horrek dio urtean bi deialdi egin behar direla gutxienez, eta 2017ko urritik hona ez da bat bera ere egin”.

Auzo batzarrak “tresna publizitario hutsa” dira, Omniaren aburuz. “Auzo bakoitzean egiten diren lan eta hobekuntzak EH Bilduk egin dituenaren irudia zabaltzeko baliatzen dira bilerak”. Era berean, alderdi laudioarreko kideek “adar jotzetzat” hartu dute asanbladak hauteskundeetarako lau hilabete falta direnean deitu izana. “Ez gaude EH Bilduren udal-gobernuak bere hauteskunde kanpainaren zati bat udalaren -gu guztion- diruarekin finantzatzearen alde”.

Alderdiko kideen aburuz, asanbladetan denbora gutxiago bideratu beharko litzateke azalpenetara eta gehiago auzokideen ekarpenak jasotzera. “Garrantzitsuena ez da udal-gobernuak esateko duena, bizilagunek kontatu nahi dutena baizik”.

Sarasuak ere ez du parte hartuko
Txaro Sarasuak ere ez du parte hartuko batzarretan. Atxikitu gabeko zinegotziak sare sozialak baliatu ditu asanbladetan “publizitatea eta hauteskunde propaganda” kontatzen direla salatzeko. “Ez dago parte hartze erreal eta eraginkorrik, parte hartze hiritarra moztu dute udalaren barruan zein kanpoan”.

Udal-gobernuaren erantzuna
Udal-gobernuko kideek gogor erantzun diete Omniaren eta Sarasuaren adierazpenei. “Omniak batzarrak kritikatu ditu hauek izan baino lehen, hiritar soil bezala bertaratuko dira bileretara”. Laudioko EAren aburuz, “profeta faltsuen” beldurra da errealitateak “Laudio apokaliptikoaren ipuina” desmuntatzea.

Erlazionatuak

Otsailean egingo dituzte auzo batzar guztiak

Txabi Alvarado Bañares 2019 urt 20 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide