Bilera egin zuten atzo Aiala Vidrioko langileek Laudioko Kultur etxean, enpresako zuzendaritzak astelehenean eginiko proposamena baloratzeko. Beharginen gehiengoa eskaintzaren aurka azaldu da, nahikoa ez dela uste dutelako.
Gauzak hala, bi lanuzte egingo dituzte datozen egunetan. Ostegunean 22:00etan ekingo diote grebari, larunbateko 6:00ak arte. Igandetik asteartera egingo dute bigarren protesta, ordu-tarte berean.
Orain arte bost greba egun egin dituzte Aiala Vidrioko langileek lan hitzarmenaren defentsan eta jarraipena erabatekoa izan da. Ekoizpena erabat gelditzea lortu dute grebalariek, bulegoetako bi kide baino ez baitira sartu fabrikara.