Atzo Herrialde Katalanetako ikus-entzunezko kontsumitzaileen elkarteak Zapping sarien XXIV. edizioa gauzatu zuen. Bartzelonako Caixa Forum eraikinean izan zen, eta "Trèvols de 4 fulles" proiektuak eraman zuen tokiko telebista saio onenaren saria. Iñigo Martinez laudioarrak parte hartzen du ekoizpen horretan.
Zehazki, elkartea osatzen dute 17.000 kontsumitzaileek eta eurek erabakitzen dute zein ekoizpen hautatu kategoria bakoitzean. Horien gainean, adituen epaimahaiak banatzen ditu sariak.
Berez, epaimahaiak aitortu du Trèvols de 4 fulles lantzen ari dela aniztasun funtzionala oso modu egokian, begirada paternalista saihestuta eta dramarik gabe.
Sari banaketaren gala osoa hemen ikusgai: