Ikus-entzunezko lan berria estreinatuko du Esti Urresolak datorren ostegunean, otsailak 14. Zumaiako Zumaiena Ikastetxearen areto nagusian proiektatuko dute, 18:30ean. 15 minutuko filma dokumentala atondu du zinemagile laudioarrak, Izur izenekoa. Gatazka armatuak bizi izan dituzten emakumeen testigantzak bildu dituzte pelikulan. “Gogora Institutuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumaiako udaletxearen babesarekin eta Zumaiena ikastetxearen laguntzarekin garatu dugu filma”, azaldu du Urresolak.
Egun, bere fikziozko lehen filma luzea prestatzen ari da laudioarra, 20.000 especies de abejas izenekoa. Gidoia idazten ari da, eta grabaketekin 2021. urtean hastea aurreikusi du, “dena ondo bidean”.
