"Izugarrizko esperientzia izan da Laudio BHIko Greziarako bidaia"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 21a, 11:56

Erasmus+ egitasmoaren baitan Grezian izan dira Laudio Institutuko ikasleak. Bertako ikasleei Euskal Herria erakutsi diete, astebetez. Portugal, Polonia, Grezia eta Euskal Herria lotuko ditu hezkuntza proiektuak. 

Astebete egon dira Atenas inguruan Laudioko sei ikasle. Esperientziaren nondik norakoak azaldu dizkiete Aiaraldea hedabideari.

Polonia, Portugal, Grezia eta Euskal Herriko gazteak harremantzea du helburu, besteak beste, Erasmus+ proiektuak. Hala, Acharneseko (Grezia) ikastetxeaz gain, bertako zenbait toki bisitatu dituzte: akropolia, folklore museoa...... "Kaletik gure proiektuari buruzko materiala banatzen ere aritu ziren gazteak, Greziako koordinatzailearekin", kontatu du Udiaarraga Abrisketa irakasleak. Agora eta museo arkeologikoa ikusi zituzten ostean.

Epidauroko aintzinaroko antzokia eta Napflio Greziako lehen hiriburua ere ezagutu dituzte, portua barne. "Irakasle atzerritarrekin egon dira gure ikasleak antzokian, eremuari buruzko azalpenak eman zizkiguten", gogoratu du.

Atzo amaitu zuten bidaia, eskolako antzerki emanaldiarekin: "Ikasle guztiek eta irakasle batzuk hartu genuen parte. Horren ostean, ikastetxe bakoitzak olibondo bat landatu zuen, eta jarraian diploma eta oparitxoa eman ziguten". Bukatzeko, talde greziar baten kontzertua izan zuten.

Ikasleek oso positiboki baloratu dute bidaia: "Ahaztuko ez ditugun lagunak egin ditugu familietan eta eskolan". Guztira, DBHko 30 ikasle ari dira egitasmoan parte hartzen. "Izugarrizko esperientzia izan da Greziako bidaia", baieztatu dute nola ikasle hala irakasleek. Zerk harritu dituen gehien galdetuta, jaten duten elikagai kantitatea eta euskararekiko interesa nabarmendu dute ordezkariek. 

Argazkiak: Udiarraga Abrisketa eta Miren Larrazabal

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide