Lapurreta jazo da bart Maestro Elorza kalean. Zehazki, Mingola zapata dendan sartu dira ezezagunak. Ertzaintzak baieztatu duenez, atea bortxatuta topatu du jabeak, eta salaketa jarri du segidan. "Biltegia goitik behera nahastu dute, eta materiala eraman. Horrez gain, kutxako dirua lapurtu dute, baina gutxi", kontatu dio jabeak Aiaraldea hedabideari.
Ondorioz, komertzioak ezingo ditu gaur normaltasunez ateak ireki. APILL merkatari elkarteak antolatuta, beherapenak egongo dira gaur eta bihar Laudioko zenbait dendetan.
Azken astean lapurreta gehiago egon dira Laudioko saltokietan, Jovi eta Ugarte tabernetan kasu.