Margoketa bat agertu zen ostegun gauean Laudioko Batzokian. EAJren alkategaia den Ander Añibarrok sare sozialen bidez salatu du gertatutakoa. Erasoaren egileak “jarrera bortitzei” eusten dietela adierazi du Añibarrok. “Horrelako jarrerak dituztenek ez dakite eta ez dute elkarbizitza lortzeko pausorik eman nahi”.
Horren aurrean, alkategaiak nabarmendu du EAJko kideak ez direla horrelako ekintzen aurreran kikilduko. “Eraso berri honen egileei gehiago komeniko litzaieke zerbait egin baino lehen pentsatu eta hausnartzea eta euren bizilagunak eta herria bakean uztea”.
Duela astebete Amurrioko EAJk prentsa-oharra plazaratu zuen herrian agertutako antzeko margoketa batzuk direla eta.