Laneguna egingo dute ostiralean -martxoak 15- Laudioko Kultura etxean, 9:00etatik 13:30era. Prebenfamilia egitasmoa osatzen duten erakundeek eta udaleko adikzioen prebentziorako zerbitzuaren artean prestatu dute saioa. EAEko prebentzio talde ugarik hartuko dute parte jardunaldian, hainbat familia elkarteetako ordezkariekin batera (Denon Eskola eta FAPACNE). Ezagutza eta praktika onak elkarbanatzea izango da ekimenaren xedea.
Hainbat jarduera egingo dituzte goizean zehar. Mahai-inguru bat egongo da lehenbizi, zeinetan hainbat eragileetako ordezkarik hartuko duten parte: Prebenfamiliako Gotzon Minguezek, Planet Youtheko Patricia Rosek, IREFREAko Montse Juanek eta Errioxako Unibertsitateko Ana Maria Ponce de Leon eta Rosa Ana Alonsok. Taldeak osatuko dituzte gero, hausnarketa sustatu eta ideiak partekatzeko.
Ostiralekoa ez da izango Laudion egiten duten mota horretako lehen ekimena. Hemen ikusi daiteke 2017an egin zuten jardunaldia: