URA agentziak txostena osatu du Laudion egin nahi dituzten Suhiltzaileen eta Ertzaintzaren azpiegiturei buruz. Izan ere, erakundearen ustez, uholdeak egonez gero, instalazioek kalteak izango lituzkete eta berebiziko zerbitzuak eman behar dituzte horrelako kasuetan.
Hala ere, hedabideek argitu dutenez, lursaila ez dago lehentasunezko jarioaren gunean, hortaz, URAren iritzia ez da beharrezkoa obrek aurrera egin dezaten.
Zentzu horretan, Jon Ander Altube Laudioko alkateordeak azaldu du proiektuaren bultzatzailea Arabako Foru Aldundia dela eta laster bilera egingo dutela euren ordezkariekin. Bitartean, tokiko erakundeko teknikariak egoera aztertzen ari dira.
Edonola ere, Jon Ander Altubek ziurtatu du "zuhurtziaz eta arduraz" jokatuko dutela.