Pasa den igandean, hilaren 24an, Laudio Wellness Crew gimnasiotik Burgoseko Orbe Lehiaketan parte hartzeko hiru talde osatu zituzten eta guztiak itzuli ziren sariak lortuta.
Dantzari txikienak Laudio Wellness Kids taldean batu ziren. 14 ume horiek lehen aldiz aritu ziren lehiaketan eta brontzezko saria irabazi zuten, dantza urbanoa egiteagatik.
Bestetik, Laudio Weellness Crew taldean 18 nerabek parte hartu zuten eta zilarrezko saria ez ezik, eszenaratze saria ere eman zieten.
Horrekin batera, Laudi'on taldean 15 guraso batu ziren 33 urte baino gehiagoko kategorian. Estreinako aldiz lehiatu baziren ere, bi sari eskuratu zituzten. Alde batetik, errebelazio taldearen saria erdietsi zuten. Bestetik, Miguel De Dios "errebelazio dantzaria" izendatu zuten, bakarkako break-dance ikusgarri bat egikaritu zuelako.
Sonia Respaldiza Bombinek azken talde horretan parte hartu zuen eta nabarmendu du giroa oso ona izan zela eta harrera beroa jaso zutela.