Pedro Ormazabal liburuaren idazleak jakinarazi du apirilaren 10ean izango dela Vidrala-Llodio BC klubaren historia jasotzen duen testuaren aurkezpena.
Zehazki, 19:30ean emango diote hasiera Laudioalde Lanbide Heziketako ikastetxearen areto nagusian eta gonbidatuak egongo direla aurreratu dute. Izan ere, Baskonia eta Bilbao Basket klubeko eta Vidrala enpresako ordezkariak egongo dira, baita Laudioko taldearen sortzaile batzuk.
Aurkezpenaren helburua da, besteak beste, proiektuan parte hartu zutenek liburuaren aleak eskuratzea.