[IRITZIA] Kaixo Josetxu

Pedro Oyarzabal 2019ko api. 16a, 17:29
Australiako Euskal Pilota Federazioaren sortzailea zen Jose Larrazabal.

Jose Larrazabal laudioarra zendu berri da. Australian bizi zen aspaldi, eta bertako Euskal Pilota Federazioko sortzaile eta presidentea zen. Pedro Oyarzabalek bere omenezko iritzi zutabea plazaratu du.

Kaixo Josetxu.

Kaixo esaten dizut badakidalako hor jarraitzen duzula. Badaude norbaiten bizitzan agertzen direnean bihotzean samurki toki bat irekitzen duten pertsona ederrak. Zu zara pertsona horietako bat. Zure izateko moduak distantziak eta mugak gainditzen ditu. Horregatik, ez zara inoiz joango.  

Gogoan dut urrian Laudiora egin zenuen bidaia. Begitara begira hitz egin genuen. Bermut gorria, zure irribarre betierekoa. Gure aberria gure bihotza dagoen tokian dagoela esan zenidan. Nik esan nizun zuk bihotz oso-oso handia duzula, zure bularrean mila aberri baino gehiago sartzen direla, mila bizitza baino gehiago, mila porrot baino gehiago, ehun garaipen baino gehiago.

Esan nizun garbi jokatzen zenuela, bizitza gozatzen zenuela, noblea zinela. Aretako odola duzu, zure hitzezko eskuekin sortu dituzun aberri txiki guztien aberria.

Gaur gauean berriro esnatu nauzu zure poztasun oihuekin. Berriro irabazi duzu pilota partida. Horregatik, ez dit axola ordutegi ezberdintasuna kontuan ez izatea nire bihotzean duela zenbait urte eraiki zenuen frontoian jokatzen duzun bakoitzean.

Are gehiago maite zaitut orain, argia zarenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide