Saydi Lubanzadio dantzaria da Lola Indigo talde famatuan. Berez, apirilaren 26an kontzertua egitea aurreikusi zuten Bilbon, baina, azkenean ez da horrela izango.
Taldearen zaleek hilabete batzuk itxaron beharko dute ikuskizunaz zuzenean gozatzeko, baina hiru data izango dituzte Euskal Herrian.
Hasteko, uztailaren 13an Barakaldoko jaietan egongo dira. Hilabete bat geroago, ordea, Donostian izango dira eta hurrengo egunean, abuztuaren 14an, Portugaleten.