Martxoaren 8ko grebaren ondotik, hilero biltzea erabaki du Laudioko Mugimendu Feministak. Emakume* eta eragile feministei luzatu diete bertaratzeko gonbita, bakoitzaren proposamenak partekatzeko espazioa sortze aldera. Hala, taldeek feminismoari lotutako ekintzak aurkezteko aukera izango dute, eta norbanakoek, berriz, euren ekarpenak egitekoa.
Igande honetan izango da aurreneko zita, maiatzaren 5ean. Hitzordua 17:00etan jarri dute Basalarrinan, Abasto plazan. Bertan aurkeztuko da, besteak beste, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren aurrera begirako asmoa.