"Autodefentsa Feminista I. Topaketa" izena jarri diote ekimenari. Aiarako Kuadrillak sustatu du jardunaldia, eta maiatzaren 11n ospatuko da. Laudion izango da hitzordua, 10:00etatik 14:00ak arte. Gonbidatuen artean Maitena Monroy dago, eskualdean zein hemendik kanpo autodefentsa feministari buruzko tailer eta hitzaldi ugari eskaini dituen aditua.
Alabaina, ez da izango partaide bakarra, eskualdeko esperientziei ere tartea egingo baitiete solasaldi formatuan. Entzuteko ez ezik, eztabaidatzeko aukera ere egongo da, 12:30ean gogoetarako taldeak sortuko baitituzte.
Miren Urresti Aiarako Berdintasun teknikariak adierazi duenez, itzulpengintza zerbitzua eskainiko dute jardueretan. Informazio gehiago eskuratzeko cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera mezua bidali liteke, edota 686587889 telefonora deitu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide