Asteburu potentea izango da hurrengoa Amurrioko herritarrentzat. Ostiraleko "Euskaraz bizi nahi dut" ospakizunari Euskal Jaia batuko zaio larunbatean. Aiara Dantza Taldeak bere 35. urteurrena ospatzeko baliatuko du eguna. Goizeko bederatzietahasiko da egitarauko lehen ekintza: mendi ibilaldia.
Eguerdiko hamabietan piztuko dute jaiari hasiera emateko suziria, eta jarraian egingo dira hurrengo jarduerak: euskal dantzen erakustaldia, kantu-kalejira, bazkaria, pilota, partiduak, Festamendua ikuskizuna eta Luhartz taldearen erromeria, besteak beste.