Maiatza bizia izaten ari da aurtengoa Naiane Bravo Llamosas gazte laudioarrarentzat. Izan ere, asteburuan Euskadiko Txapeldunordea izan zen 100 metroko atletismo diziplinan aire librean. Gasteizen izan zen hitzordua.
Horrez gain, astebete lehenago Espainiako Txapelketan lehiatzeko eskubidea bereganatu zuen kirol mota berean 100 metroak 12,83 segundotan beteta. Berez, proba Granollersen izango da ekainaren 22an.
