Omnia: “Ez dugu txandaketarekiko alternatiba izatea lortu, baina lanean jarraituko dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 28a, 15:00

Omniak iragan ostiralean eginiko hauteskunde kanpainaren amaierako jaiaren irudia. / Aiaraldea.eus

Alvaro Barriosek ziurtatu du zinegotzi moduan arituko dela legealdi honetan. Eurengan konfiantza jarri duten herritarrei eskerrak eman dizkiete alderdi laudioarreko kideek, eta kanpainan izan duten "talde eta sakrifizio izpiritua" goraipatu dute.

Igandeko udal hauteskundeak baloratzeko prentsa oharra plazaratu du Omniak. Alderdi laudioarrak EAJ zoriondu du lortu dituen emaitzengatik. “Badakigu hautagai, zerrenda eta programa onenak genituela eta kanpainarik onena egin dugula, dudarik gabe, baina herritarrak burujabeak dira eta hitz egin dute”.

Alvaro Barrios alkategai zuen taldeak hiru zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gutxiago. Hala ere, taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete euren proiektuan “benetako alternatiba bat” ikusi duten 1.807 bizilagunei. “Emaitza ona” izan dela nabarmendu dute Omniako kideek, “genuen testuingurua kontuan hartuta, baina irabazi behar genuen herri hau aldatu ahal izateko eta ez dugu lortu”. Lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, eurengan konfiantza jarri duten pertsona guztiengatik.

Alvaro Barrios zerrendaburuak ziurtatu du zinegotzi moduan arituko dela legealdi honetan. Iragan legealdian kargua utzi behar izan zuen, lanagatik.

“Talde eta sakrifizio izpiritua”
Omniako kideek balioan jarri nahi izan dute euren “talde eta sakrifizio izpiritua”.  “Beste talde batzuk ez bezala, gure irudi eta esaldi bakoitza bulego txiki batetik ateratzen da, guk eraiki eta diseinatzen ditugu. Eskuorri eta paper bakoitza guk tolestu eta sartu dugu postontzian”. “Itzalpeko lan hori” preziatu egiten ez dela uste dute alderdi laudioarreko kideek eta, horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkiete lan hori gauzatzen lagundu duten bizilagun guztiei. Hala ere, alderdi laudioarreko kideek aitortu dute ez dutela lortu bi alderdi nagusien txandaketarekiko alternatiba izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide