EAJ garaile, bakarka gobernatzeko haina indarrekin

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 23:26

Ander Añibarro izango da Laudioko hurrengo alkatea.

Alderdi jeltzaleak 7 ordezkari lortu ditu, EH Bilduk 5, Omniak 3 eta PSE-EEk 2. PP eta Elkarrekin Podemos ordezkaririk gabe geratu dira. Natxo Urkixok EH Bilduren bozeramaile izateari utziko dio. Lamia Arcasek hartuko du aurrerantzean ardura hori. 

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Laudion, 3.581 herritarren babesa eskuratuta. Bigarren zerrenda bozkatuena EH Bildurena izan da (2.448 boto), Omniaren (1.807 boto) eta PSE-EEren (1.035 boto) aurretik.

Alderdi jeltzaleak 2015ean baino bi zinegotzi gehiago lortu ditu. EH Bilduk bere bost zinegotziak mantentzea lortu du, 454 boto gutxiago jaso dituen arren. Omniak, aldiz, ordezkari bat galdu du. Alderdi laudioarrak duela lau urte baino 182 boto gutxiago bildu ditu. PSE-EEk, aldiz, 67 boto galdu ditu, baina bi zinegotziak mantenduko ditu udalbatzan. PP udalbatzatik kanpo geratu da. Alderdi Popularreko boto batzuk Vox-era joan direla aurreikusi daiteke, baina ez guztiak. Elkarrekin Podemosek ere ez du ordezkaritzarik lortu tokiko erakundean. 461 herritarren babesa pilatu du hala ere, botoen %4,65a lortuta. Vox alderdiak, bere aldetik, 69 boto lortu ditu.

Natxo Urkixok Lamia Arcasi pasako dio lekukoa
EH Bilduko kideak Herriko plazako arkupeetan bildu ziren emaitzen jarraipena egiteko. Bertan, Natxo Urkixok jakinarazi zuen Lamia Arcasek hartuko duela aurrerantzean talde politikoaren bozeramaile izateko ardura.

Parte hartze handiagoa
Parte hartzeari dagokionez, 14.755 herritar zeuden deituta bozkatzera, eta 9.999k erantzun diote deialdiari. Abstentzioa, beraz, %32,23koa izan da, 2015ean (%37,93) baino bost puntu gutxiago. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, 218 bozka zuri egon dira, eta 142 izan dira baliogabeak.

Gauzak hala, EAJk erraz gobernatu ahalko duela aurreikusi daiteke, ez delako batere probablea EH Bildu, Omnia eta PSE-EEk euren arteko akordio bat erdiestea.

 

 

Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Laudioeko Udala:

  • Ander Añibarro Maestre (EAJ)
  • Eva Marquinez Blanco (EAJ)
  • Joseba Andoni Amondo Escuza (EAJ)
  • Ander Larrinaga Saiz (EAJ)
  • Ana Belen Diez Revilla (EAJ)
  • Jose Antonio Rodriguez Orue (EAJ)
  • Miren Maite Cortazar Aguera (EAJ)
  • Natxo Urkixo Orueta (EH Bildu)
  • Lamia Arcas Nogales (EH Bildu)
  • Nagore Gomara Picaza (EH Bildu)
  • Santi Hernando Saez (EH Bildu)
  • Jose Mari Gutierrez Angulo (EH Bildu)
  • Alvaro Barrios Medina (Omnia)
  • Nerea Gonzalez Garcia (Omnia)
  • Jakinda Artaraz Martin (Omnia)
  • Juan Jesus Merchan Meson (PSE-EE)
  • Maria Dolores Muriel Aroca (PSE-EE)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide