[IRITZIA] Plazak eta frontoiak gureak dira!

Erabiltzailearen aurpegia Maria Sanchez Madoz 2019ko eka. 5a, 20:35
Argazkia: Jose Asensio Larrinaga (Copyright)

Feminismoak gorakada bat izan duela ezin da ukatu, baina olatu horren barruan ito egin dira pertsona, talde, eragile edo elkarte batzuk, olatu honetara batu beharrean. Honen adibide argia dira etengabe ematen ari diren emakume kirolarien zapalkuntzak eta bereizketak; edota hauei ahotsa eman eta salaketak publikoak egiteko, gaur egun, existitzen eta lanean jarraitu behar duten taldeak.

Kirol munduan, emakumeok gauzak birritan demostratu behar ditugu: gure motxila bikoitza da, pisu handiagoa du. Kirolari onak garela erakusteaz gain, emakume izateagatik hori egiteko gai garela ere demostratu beharra daukagu, hau da, bertan egoteko kapaz garela. Baina hori ez da nahikoa izaten, eta askotan eskaintzen zaizkigun aukerak ez dira berdinak izaten, bigarren plano batean geratzen gara, azken ordutegiak ditugu, entrenatzeko aukera ezberdinak edo aukera ezak, sariak ezberdinak eta txikiagoak dira, jarrera matxistak…

Pilotaren mundua, jatorriz, gizonen mundua izan da edo hori da saldu egin digutena, baina gauzak aldatzen doaz eta geroz eta emakume gehiagok egiten dute pilotari gisa jarraitzeko edota pilota munduan garatzeko apustua. Hala ere, ez da erabaki erraza, batzuk albo batera egiteko prest ez baitaude, hau bermatzeko, azken egunetan Azkoitian gertatutakoa besterik ez da ikusi behar edo Gentzane Aldai orozkoarraren kasua.

Baina ez gaude hau onartzeko prest, gurea dena hartu eta berreskuratu behar dugu. Plazak hartzen hasi ginen eta azken aldian frontoiak hartzen aritu gara, nahiz eta zenbaiten gustukoa ez izan. Argi izan ezazue ez dugu kirolean aritzeko baimenik behar, eta ez dugu eskatuko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide