Ugarteko gazteak, “trantsizio urtean” buru-belarri

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 24a, 07:00

Herri bazkaria egingo dute jaietan, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Belaunaldi aldaketa martxan dago Ugarteko jaien antolakuntzan.  Ugarteko Gazteak elkarteko kideek iaztik daramate lanean, aurreko jai batzordea desegin zenetik. Helburu argia dute: auzoko jaiak eraldatzea, jai herrikoiak sustatzeko helburuarekin. Horri begira lanean jarri dira dagoeneko, eta aurten sumatu ahalko dira lehen aldaketak.

Ugarteko Jaietako hainbat ekintza antolatuko ditu aurten Ugarteko Gazteak elkarteak. “Jai herrikoiak” sustatzea da taldearen helburua, “egitarau oparoarekin”.

Iaz jarri ziren horri begira lanean, azken urteetan jaiak antolatzen egon zen taldea desegin zenean. Bilera egin zuten auzoko “adin eta profil ezberdinetako” gazteen artean, zer eta nola egin pentsatzeko. “Denbora luzez gazteon artean hitz egin zen jaietako hainbat gairen inguruan. Modu horretan, lehenengo pausuak ematen hasi ginen”. Nabarmendu dutenez, zailtasun ugari utzi dituzte bidean, eta aurreratu dute ez dutela nahiko luketen guztia antolatzerik izango.

“Trantsizio urtea”
Gauzak hala, aurtengoa “trantsizio urtea” izango dela uste dute Ugarteko Gazteek. “Gazteok jaiak osotasunean gure gain hartzeko aukera izan ez dugunez, urtero egin izan diren ekintzak egiten jarraituko dugu. Hemendik aurrera garrantzia eman nahi diegu Ugarteko jendeak zein Laudioko beste elkarte askok antolatutako jarduerei, gure aburuz eurak baitira jaiei bizitza ematen dietenak”.

 

Auzoan “jai eredu berria” sustatu nahi dute Ugarteko Gazteek. Aurtengoa trantsizio urte gisa markatu dute, aldaketa hori gauzatzeari begira

 

Hala ere, ekintza berri ugari prestatu dituzte aurtengo jaietarako. Abuztuaren 1ean umeen eguna antolatuko dutela aurreratu dute, besteak beste. “Arratsaldean umeentzako eskaintza oparoa izango dugu tailer, eskulan, puzgarri, buruhandi zein pailazoekin eta barraken prezioa murriztua egongo da. Hurrengo asteetan finkatuko da behin betiko egitaraua”.

Jai eredu berria
Kritiko azaldu dira elkarteko kideak orain arte garatutako jai ereduarekin. “Ugarteko jaiek urteetan izandako ospea ezerezean geratu da. Nagusitu ahala jaiek beste eredu bat izan dezaketela ikusten duzu eta hori aurrera eramatea Ugarteko gazteon esku egon behar dela uste dugu, argi eta garbi”. Bizilagunen inplikazioa sustatu nahi dute, auzokideak kalean nahi ditugu auzoa bizi bizirik egotea lortzeko.

Horrela, elkarteko kideek badakite aurretik duten bidea ez dela erraza izango.  "Gauzak antolatzeak jo-mugan jartzera eramaten zaitu eta, edonon bezala, jende ugari dago asko hitz egin eta gero gutxi egiten duena. Hala ere, emeki-emeki urratsez urrats jai herrikoak lortuko ditugunaren konfiantza osoa daukagu eta aurrerapauso hori emateaz oso harro gaude”.

Erlazionatuak

Las Tea Party DJek girotuko dituzte Ugarteko Jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2019 eka 21 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide