Poesia liburu berria argitaratu du Roberto Dominguezek. La noche de nuestra revolución da lanaren izena eta Europa talde editorialak plazaratu du.
Liburu honetan hainbat gaietan sakontzen du Dominguezek, bere hitzetan. “Bidegabekeriengatik kezkatuagoa agertzen naiz, nire esentzia eta estiloa -helduagoa- galdu gabe”. Gauzak hala, lan berria “irakurtzeko errazagoa” delakoan dago egilea, “atmosfera berri” bat duela iritzita.
Aiaraldeko idazlea oso pozik agertu da Europa talde editoriala bere lana argitaratu nahi izan duelako. “Italiako argitaletxe bat da, Madrilen ere egoitza duena. Arrigo Sachi edo Ennio Morricone bezalako sortzaileak daude egitasmoan murgilduta, eta nobel sariak edota best sellers-ak plazaratu dituzte.
Aurkezpenak, irailean
Egileak aurreratu du irailean ekingo diola liburua aurkezteari. “Orduan egongo da liburutegietan. Amerikako, Turineko, Bartzekolano edota Londreseko hainbat liburu azoketan ere egongo da”.
Horrez gain, Jose Donoso sarira aurkezteko asmoa du Dominguezek, 2011. urtean idatzi zuen olerki bilduma batekin. Argitaletxearen webgunean erosi daiteke liburua.