Javier Gilen film labur bat berriro saritu dute "Belchite de película" lehiaketan

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 23a, 12:30

Javier Gil laudioarrak zuzendutako film batek antzezle onenaren saria eskuratu du, iaz bezala.

"Belchite de película" jaialdiak aurten ere saritu du Javier Gil laudioarrak zuzendu duen film labur bat. Zehazki, iaz bezala, Santi Ric antzezle nagusiaren lana aitortu dute.

Berez, 24 orduko epea daukate lehiaketan parte-hartzaileek filmak egiteko. Javier Gilen taldeak -laudioar gehiagorekin osatuta- bi gidoi eraman zituen prestaturik eta biak grabatu zituzten. Beste filmaren izenburua "Otra vez no" zen:

 Zuzendariak Aiaraldea hedabideari azaldu dionez, oso pozik dago emaitzarekin: "Izan ere, jaialdian egondako maila handia izan da eta ez zuten espero saririk ekartzea".

Horrez gain, urte oparoa izan da iazko "Desencuentros" filmari esker, zinema ikastaroa irabazi baitute "Un perro andaluz" eskolan, Zaragozan. Halaber, zenbait lehiaketa ofizialetan sartu dira pelikula horrekin.

Bestalde, "Viaje a la fábrica de los sueños" lanarekin Festival Participa Melies-en aipamen berezia lortu zuten. Lehiaketa horretan George Melies zinemako aitzindarietako batek erabiltzen zituen teknikak baliatu beharra zegoen.

Azkenik, Lanuzako merkatuan -Zaragozan- egindako egitasmoan eta Almuniako Nazioarteko Txapelketan "Manzanas traigo" gidoiarekin bigarren sariak eskuratu zituzten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide