Las Tea Party, Voltium, Hasta la polla eta Patx&Run taldeek girotuko dituzte Ugarteko Jaiak, besteak beste

Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 07:00
Patx&Run taldeak joko du azken egunean. / Aimar Gutierrez Bidarte

Bost egunez luzatuko dira Laudioko auzo horretako jaiak.

Egitarau oparoa prestatu dute Laudioko Ugarte auzoko jai batzordeko kideek aurten festetarako. Uztailaren 31n hasiko da parranda auzoan, eta bost egunez luzatuko da.

Antolatzaileek nabarmendu dute “belaunaldi aldaketa” batean murgilduta daudela aurten. Gauzak hala, datorren urteko jaiak are oparoagoak izatea aurreikusi dute. “Gazteok jaiak osotasunean gure gain hartzeko aukera izan ez dugunez, urtero egin izan diren ekintzak egiten jarraituko dugu. Baina hemendik aurrera garrantzia eman nahi diegu Ugarteko jendeak zein Laudioko beste elkarte askok antolatutako jarduerei, gure aburuz eurak baitira jaiei bizitza ematen dietenak”.

EGITARAU OSOA

Uztailak 31, asteazkena

12:00 // Jai hasierako txupinazo iragarlea
Jarraian, kalejira Lankaietako Lagunak taldearen eskutik
12:30 // Txori txiolarien lehiaketa
13:00 // Meza San Inazio elizan
13:30 // Poteoa Arloteen eskutik
14:30 // Atzoko gazteei omenaldi bazkaria
17:00 // Denontzako bingoa
18:00 // Bakarrizketa
19:00 // Kalejira, San Roke Musika Elkartearen eskutik

Abuztuak 1, osteguna

11:00 // Puzgarria eta txikigunea Kirikiñoren eskutik
17:00 // Umeentzako jolasak eta tailerrak
17:30 // Buruhandiak Sorginlarren taldearen eskutik
18:30 // Nagusien futbito txapelketa finalerdien itzulia
19:00 // Gazteentzako talo tailerra
19:30 // Nagusien futbito txapelketa finalerdien itzulia
20:30 // Umeentzako diskofesta

Abuztuak 2, ostirala

17:00 // Puzgarria eta txikigunea Kirikiñoren eskutik
18:00 // Buruhandi mitologikoak Sorginlarren taldearen eskutik
19:00 // Gazteentzako sukaldaritza tailerra
19:30 // Parrilada Auzolan taldeak antolatua
20:00 // Zunba Izaskun del Cerroren eskutik
23:00 // Kontzertuak:
Hasta la polla (La Polla Records-en  tributoa)
DJ Kul
Alta Dosis

Abuztuak 3, larunbata

10:30 // Bertako ekoizleen azoka
11:00 // Pilota eta pala partiduak  Herriaren taldearen eskutik Lamuzako frontoian
13:00 // Poteoa Aretako txistularien eskutik
14:30 // San Inazio bazkari herritarra
16:00 // Igel txapelketa
16:30 // Futbolin txapelketa
18:00 // Kadete mailakoen futbito txapelketa finalak
19:00 // Nagusien futbito txapelketa finalak
19:45 // Parrilada AUZOLAN taldeak antolatua
20:00 // Futbito txapelketaren sari  banaketa
20:30 // Iñaki Basaberen kontzertua
23:00 // Kontzertuak
Voltium
Las Tea Party
DJ Masa  



Abuztuak 4, igandea

11:00 // Puzgarria eta txikigunea Kirikiñoren eskutik
16:30 // Mus azkar torneoa
17:30 // Umeentzako tailerrak
19:30 // Odoloste jana
22:30 // Patx&Run taldearen kontzertua
00:00 // Jaien amaiera traka

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide