Laudioko Udalak gaur iragarri du bihartik aurrera bertan behera geratuko dela hiltegiaren jarduera. Izan ere, URA Agentziak debekatu dio tokiko erakundeari edozein isurketa egitea Nerbioi ibaian dagokion kolektorearen bitartez.
Horrez ondorioz, hiltegiak ezingo du funtzionatu eta tokiko erakundeak itxiko du. Udalak azaldu du bere talde tekniko eta juridikoa duela lanean egoerari aurre egiteko.
Udal Gobernu Taldeak espero du URAk iritzia aldatzea. Horretarako proiektua garatu dute; koagulazio sistema ezarri nahi dute hiltegian ibaian odolik ez isurtzeko, hain zuzen.
Bestalde, Ertzaintzak ere eskatu dio udalari informazio osoa hiltegiari buruz, ikerketa hasi baitute ingurumenaren aurkako delituekin harremana dagoen jakiteko.
Azpiegitura horren garrantzia handia da eskualdean, hiltegi oso gutxi baitaude Euskal Herrian eta Aiaraldetik urrun daude gehienak.