Aiaraldearren errezetak

[ERREZETAK] Untxi gisatua nola egin?

Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 10:55

Untxia egiteko errezeta azaldu dute. / Aiaraldea.eus

"Gastroluize" kuadrillak urteak daramatza untxi lehiaketara aurkezten.  Plater hori prestatzeko prozedura azaldu du.

OSAGAIAK

  • Mendiko untxia
  • Tipula zuria
  • Tipula gorria
  • Baratxuria
  • Azenarioak
  • Piper txorizeroa
  • Porrua
  • Tomate ondua
  • Salda
  • Oliba-Olio Birjina Extra
  • Gatza eta pipermina
  • Kennebec patata
  • Ilarrak

PRESTAKETA

1) Aurreko egunean untxia garbitu eta zatitu behar da, eta marinatzen jarri. Gorritu untxia leunki, irinarekin eta gatza zein piperminarekin. Behin hori eginda, albo batean utzi.

2) Barazkiak sueztitu juliana erara moztuta su motelean, aurretiaz egositako untxiaren barrenekin eta marinatuaren zukuarekin. Gure ukitu sekretua gehitzen dugu eta barazkiak ondo egiten uzten ditugu, zuku guztia ateratzeko. Baso bete ardo txuri botatzen dugu izerditzen hasten denean. Behin sueztituta dagoela tomatea gehitu (zurituta eta hazirik gabe) eta arin frijitu dena, su leunean.

3) Untxia jarri aurkezpenerako baliatuko den kazolan eta barazkiak gainetik bota, txinotik pasatuta. Egozten jartzen dugu motel-motel, eta salda gehitzen dugu eskatzen digun heinean. Koipea kendu beharrezkoa bada.

4) Patatak eta azenarioa gehitu. Ia puntuan dagoenean, ilarrak gehitu.

5) Gatz aldetik ondo dagoen ikusi, haragia puntuan dagoela ziurtatu, kazola garbitu, dena ondo kokatu, apaindu... eta aurkeztera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide