OSAGAIAK
- Odol litro bat
- Arroz kilo 1
- Gantza
- Porru kilo erdi
- Tipula kilo erdi
- Pipermina
- Gatza
- Tripak
PRESTAKETA
1) Arroza bezperan egosi, gatzarekin. Behin egosita mahai batean zabalduta utzi.
2) Tipula eta porrua ere bezperan sueztitu.
3) Hurrengo egunean dena nahastu, masa bat sortu arte: arroza, tipula, porrua eta odola. Gantza gehitu, zati txikietan.
4) Gatza eta pipermina gehitu.
5) Tripei gatza kendu eta buelta eman. Masa tripen barruan sartu eta bi muturrak korden edo grapen bidez itxi.
6) Ura sutan jarri, erdiko tenperaturan. Irakiten hasten denean odolosteak sartu. Berriro irakiten hastera doanean odolosteak atera. Oharra: Prozesu horrek 40-50 minutu irauten ditu. Garrantzitsua da ura apurka-apurka berotzea, bat-batean berotzen bada odolosteak egin gabe geratu daitezkeelako.