Europako sokatira txapelketan lehiatzen aritu da egunotan Olga Artiñano. Gaztedi taldearekin batera aritu da jokatzen, eta zilarrezko domina etxeratzea lortu dute. Hain zuzen, Txina izan dute aurkari; baina garaipena eskuratu dute euskaldunek. 560 kiloko kategorian lehiatu dira, senior mailan.
Irlandan izan da hitzordua, eta Olga Artiñanoren taldeak ez ezik Goierrik ere jaso du domina. Euskal ordezkaritzaren lana, beraz, aparta izan dela esan liteke.
Munduko sokatira txapelketan ere bigarren postuan geratu zen kirolari laudiarra: