Jaizkibel konpainiarekin batera desfilatu du Lamia Arcas aretarrak. "Oso polita izan da, giro ederra dago, izugarria izan da Jaizkibelekin alardean parte hartzea".
Emakumeen parte hartzea aldarrikatzeko alarde mistoan hartu du parte aretarrak. Tentsioz baina harrotasunez egin du bidea: "Puntu batzuetan 13-14 urteko neskak zabor poltsa beltzez jantzita zeuden, begirada mesfidati eta haserretuarekin. Ertzain batek Jaizkibeli babesa emateko zintzilikatutako pankarta kendu du".
Babesa nabarmendu du esperientziatik aiaraldearrak: "Jende pila egoten da. Zirimiria izan dugu ibilbidean zehar, baina kaleak topera zeuden, Jaizkibeleko koloredun zapiak zeuden nonahi".
Lamia Arcas ez da izan, ordea, bertan izandako eskualdeko kide bakarra. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak Udalbiltzaren izenean hartu du parte.