2019/09/20 20:00

Jaia

Ibiza Fest

Ibiza Fest
Herriko hainbat establezimendutan, Laudio

Datorren irailaren 20an Apill tokiko merkataritza elkarteak Ibiza Fest jaiaren edizio berria antolatuko du. Parte hartuko duten saltokiek ekintza bereziak, DJ animazioak, barbakoak eta sorpresa ugari eskainiko dituzte. Itxiera-ordua ere luzatuko dute eta jedea zuriz janztera animatu dute. Azpimarratzekoa da saltoki edota ostalaritza guneetan kontsumitzen dutenen artean Ibizara asteburu bateko bidaia zozketatuko dutela. Informazio gehiago jaso daiteke www.laudiocomercial.com helbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide