Elkarretaratzea deitu dute Aiala Vidrioko LAB eta CCOOk biharko. Langile baten kaleratzea salatzea izango da mobilizazioaren xedea. Iraupen luzeko bajan zegoela aire librean jarduera bat egiteagatik zigortu du enpresak behargina, mina izatearen plantak egitea egotzita.
Horren aurrean, sindikatuek nabarmendu dute langileak ostegun honetarako duela aurre-operazioa egiteko zita. “Inor ez da operatzen gaitzik ez badu. Gainera, beharginak medikuaren baimena zuen egin zuen jarduera egiteko”. Salatu dutenez, enpresak badaki kaleratzea ez dagoela justifikatua. Horregatik, zuzendaritzaren asmoa gaixotasun profesional bat ez aitortzea dela uste dute bi sindikatuek. “Enpresak mezu argi bat helarazi nahi die pertsonalari laneko bajak harago ez eramatea eta laneko gaixotasun batek aitortza eskatzeari uko egitea”.
Gauzak hala, LABek eta CCOOk azpimarratu dute gertatutako ez dela “langile baten” aurkako erasoa, “lanaren eraginez lesio bat pairatu dezakeen edozeinen aurkakoa baizik”. Horregatik, “erantzun bateratua” emateko unea dela uste dut elkarretaratzearen deitzaileek. “Ez gara makinak, ez gara zenbakiak. Enpresak bide horretatik jarraitu nahi badu aurrean izango gaitu gure lanpostuak, osasuna eta etorkizuna defendatzeko”.