Hasi dira Kultura Etxeko obrak

Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 10:00
Hasi dira obrak dagoeneko. / Aiaraldea.eus

Urtebete baino gehiago luzatuko dira lanak, udalaren aurreikuspenen arabera.

Hasi dira dagoeneko Laudioko Kultura Etxea eraberritzeko obren lehen fasea. Eraikinen sabaiak eta leihoak berritzea izango da lanen xedea, besteak beste. Altzairuzko hezurdura mehe batzuez osatutako kristalak jarri nahi ditu Aldundiak, “jauregiak XX. Mendearen hasieran zuen itxura berreskuratzeko”. Teilatuak berrituta, aldiz, isolamendu termikoa hobetu nahi dute. 3,3 milioi euro baliatuko dituzte guztira.

Erabiltzaileengan “ahalik eta eragin txikiena” izatea helburu
“Obrek Kultura Etxeko erabiltzaileentzako izango duten eragina ahal bezain beste txikitzen saiatuko gara”, jakinarazi du Ander Larrinaga zinegotziak, “bertako kultur elkarteekin harremanetan gaude  euren jarduerak bertan behera utzi ez ditzaten, alternatibak eskainiz. Kasu gehienetan ez da arazorik egongo. Kasu batzuetan, aldiz, bai, mugitu ezin daitekeen ekipamendua dutelako. Kasu horietan baliteke uneren batean ekintzaren bat bertan behera utzi behar izatea, baina denborarekin abisatuko zaie, ahalik eta eragin txikiena izateko”.

Berrikuntza lanak urtebete baino gehiago luzatuko direla aurreratu du udal ordezkariak, “datorren urterako ez dira guztiz amaituak egongo”. Horrez gain, Ortuzainaren etxeari begira, erabilera batzuk pentsatuak dituztela jakinarazi du Larrinagak, “baina aurrerago emango dugu horren berri”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide