Urriaren 22an ekingo diote Latiorro auzoa eta herrigunea lotzen duen metalezko zubia kentzeari. Ander Añibarro alkateak azaldu du berehala hasiko direla zenbait prestaketa lan egiten, trenbideko kateak babesteko, besteak beste. Gauez izango da eraisketa, trenen trafikoa ez eteteko.
Finean, urrian garabi batek zubia bere lekutik mugituko du, eta txatarra bilakatuko dute, gero saldu ahal izateko.
Latiorro eta Laudioko herrigunea lotzen duten bi tunel daudenez jadanik. Aurreko Udal Gobernu Taldeak abiatu zuen ekimena metalezko zubia eraisteko. Izan ere, ez ditu irisgarritasun arauak betetzen. Hasierako asmoa zen apirilean egikaritzea, martxoan esleitu baitzituzten lanak 77.000 euroren truke. Hala ere, prozedura atzeratu da.