Izaki Gardenak taldearen abestiekin girotu zuen Jon Basagurenek Faktoriako arrastia

Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 08:00

Atzo egin zen “Arrastiak faktorian” ekimenaren bigarren saioa. Jon Basaguren arduratu zen Faktoria gitarra doinuz girotzeaz. Izaki Gardenakeko kideak talde horretako kanten bertsio akustikoak jo zituen, pare bat bertsiorekin batera.

Kontzertuko azken bi abestiak mikrofonorik gabe abestu zituen Basagurenek, pabilioiaren oihartzunaz eta publikoaren isiltasun konplizeaz lagundurik. Bertaratutakoei eskerrak emanda eta Faktoriako obretarako animoak eskainita amaitu zuen emanaldia.

Argazkiak: Txabi Alvarado eta Urtzi Odriozola

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide