Julian Martinez Villar musikari laudioarra omenduko dute Antonio Oyarzabal pianistak eta Ariadna Martinez sopranoak

Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 08:00

Julian Martinez Villarren irudia. / Wikipedia

Antonio Oyarzabalek eta Ariadna Martinezek jakinarazi dute diskoa grabatu dutela Julian Martinez Villarren omenez.

Julian Martinez Villar 1870ean jaio zen Laudion eta musikari moduan ibilbide oso luzea egin zuen. Alde batetik, irakaslea eta zuzendaria izan zen, baina, horrez gain, pianista eta konpositorea ere bazen.

Musikaren bideak Bilbora eraman zuen ikasle eta geroago irakasle gisa izateko. Musikagile lanetan, besteak beste, Boga, boga, marinela abestiaren konponketak egin eta argitaratu zituen, eta 1905ean Ciudad de Mexico hiriko antzokiko zuzendari hautatu zuten.

Mexikon hainbat ardura izan zituen, eta 1914an Estatu Batuetara jo zuen, Laredora -Texas-, hain zuzen. Herrialde horretan ere zuzendari gisa lan egin zuen, harik eta hil zen arte, 1944an.

Omenaldia
Ibilbide hori dela medio, Antonio Oyarzabal pianistak eta Ariadna Martinez sopranoak, biak laudioarrak, diskoa sortu dute herriko musikaria omentzeko.

Azaroaren 16an 19:00etan aurkeztuko dute lana Laudioko Kasinoan eta herritar oro gonbidatu dute. Bide batez, Egoitz Bernaolak Martinez Villarren lorpenak berreskuratu eta oroitzeko eginiko lana aitortu dute musikariek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide