Hainbat pertsonek hartu dute parte ekitaldian. Arloteek abesti batzuk kantatu dituzte lehenbizi. Ondoren, talde sortu berriko kideek oroigarriak banatu dituzte ospakizunera bertaratu diren Euskal Herriko beste peña batzuetako ordezkarien artean. Athletic Clubeko emakumeen taldeko kideak, jokalari ohiak eta zuzendaritzako kideak ere egon dira jaian.
Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dute Laudio dela biztanleko Athleticen bazkide gehien dituen herria. Horregatik, “bereziki garrantzitsutzat” hartu dute taldearen sorrera, azken urteetan ez baita herrian peña aktiborik egon. “Laudioko zaleak” orain aurkeztu duten arren, duela bi urte eman zituzten taldea sortzeko lehen pausoak, eta zenbait ekimen egin dituzte dagoeneko.