Ez zen jende asko bertaratu atzoko emanaldira. Hala ere, hasiera batean handicap bat zirudien faktore horri buelta ematea lortu zuen Iruñerriko taldeak, oso gertuko kontzertua eskainiaz, “lagunartekoa”.
Euren diskoko abestiak jotzeaz gain, hiru bertsio jo zituzten: Negu Gorriakena lehena, Itoizena bigarrena eta kideetako batzuk lehen zeukaten beste talde batena hirugarrena. Horrez gain, abesti berri bat ere estreinatu zuten Ibil Bedikoek faktorian, hasieran abestutako bertso berdinarekin emanaldiari amaiera eman baino lehen.