“Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta bertako jendea ezagutzeko irrikan gaude”

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urr. 17a, 11:41

Mikel Hernandez Oruesagastik eta Ekaitz Uzin Larrañagak osatzen dute taldea. / Silvio eta Rodriguez

“Silvio eta Rodriguez” bikote akustikoa osatu dute MIKEL HERNANDEZ ORUESAGASTI (Soraluze, 1988) eta EKAITZ UZIN LARRAÑAGAk (Soraluze, 1985). Kontzertua eskainiko dute bihar -ostirala- 20:00etan Faktorian. 

Silvio Rodriguezen bertsioak jotzen dituzue, baina ez hori bakarrik, ezta?

Silvioren bertsioekin hasi ginen, baina gaur egun Hego Ameriketako eta hemen inguruko hainbat abeslariren kantuak egiten ditugu: Susana Baca, Toto, Pablo Milanes, Violeta, Fermin Balentzia, Laboa, Ismael Serrano...

Zer topatuko du bihar Faktoriara gerturatzen denak?

Ba herrialde ezberdinetako aspaldiko abestien bilduma polit bat.

Ez da Laudion arituko zareten lehengo aldia.

Hirugarren aldia izango da Laudion izango garela, eta inguruan ere izan gara. Oso gustura egon gara beti, jende oso jatorra eta giro ezin hobea topatu ditugu. Ekintzen faktoria eta bertako jendea ezagutzeko irrikan gaude orain.

Urteak daramazue proiektuarekin. Nola baloratzen duzue eginiko ibilbidea?

Euskal Herriko herri eta txoko ezberdin pila ezagutzeko aukera eman digu proiektuak, baita jende zoragarri pila ere. Beti oso gustura ibili gara eta harrera ona izan dugu. Guretzat horrek balio handia dauka.

Ildo berean jarraitzeko asmoa duzue edo baduzue bestelako proiekturik esku artean?

Ez dugu horren inguruan hitz egin. Ziurrenik ildo beretik jarraituko dugu. Biok gara beste musika estilo batzuen zaleak ere, rokanrol, folk, punk... Ez litzateke arraroa halako baten beste proiektu zeharo ezberdin batekin oholtan topatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide