Silvio eta Rodriguez bikote akustikoak ia ehun lagun erakarri zituen Laudioko Industrialdean dagoen pabilioira. Euren izenetik ondorioztatu daitekeenez, Silvio Rodriguezen bertsioak jo zituzten batez ere, baina beste kantautore ezagun batzuen kantak ere plazaratu zituzten.