Goiatz Duttok Hernanira jo zuen astelehenean Xabi Solano -Esne Beltza- trikitilari eta abeslariaren disko berriaren grabaketan parte hartzeko. Zenbait abestitan ahotsa jarri zuen.
Elkarlana kasualitatez suertatu da. Izan ere, duela gutxi Moonshine Wagon taldeko kide batek Solanorekin grabatu zuen eta disko bat eman zion. Entzun ondoren, Solanok eskatu zion Goiatz Duttori laguntzeko lantzen ari den diskoan eta laudioarrak pozik onartu zuen proposamena.
Deimocrazyrekin banakako saria
Horrez gain, Goiatz Dutto aurtengo Villa de Bilbao lehiaketan aitortu dute. Berez, bateria-jotzaile onenaren kategorian saritu dute.
Ostiralean banatu zituzten sariak eta ezin izan zuen jaso pertsonalki, kontzertu batean jotzen ari baitzen. Aitorpenarekin batera, mikrofono bat oparitu diote. Horrez gain, taldeak 2020ko Aste Nagusian joko du.