Laudioko Udal Osoko Bilkuran landu zuten astelehenean igogailuen araudiari buruzko mozioa; eta, horren ondorioz, batzordea sortuko dute tokiko erakundean.
Esparru horretan larrialdi zerbitzuetako langileek eta herritar kaltetuek hartuko dute parte. Ander Larrinaga alkateordeak azpimarratu duenez, "Laudioko Udaleko araudiak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak duenarekin".
Hala ere, atzo prentsaurrekoan Joseba Amondok gehitu zuen kasu batzuetan eraikitzen diren igogailuak ez direla guztiz irisgarriak. Hori dela medio, banan-banan ikertuko dituzte kasuak. Zehazki, eskaileraren zabalpena 90 zentimetrotik 80 zentimetrora mugatzea aztertuko dute.