2019/11/24 10:00 - 19:30

Ikastaroa

Autodefentsa feminista ikastaroa

Autodefentsa feminista ikastaroa
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

Laia Eskola programaren barruan autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko da azaroaren 24an, igandean. Adin guztietako emakumeei zuzendutakoa izango da, Maitena Monroyk eskainita. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30era izango da, Kultur Etxean. Izena emateko aukera dago 3 euroren truke laudioarrentzat. Erroldatuta ez daudenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Izen emateak Berdintasun Sailean kudeatuko dira. Horretarako 94 403 48 50 telefonora deitu daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide