23.406.122 euroko aurrekontua onartu nahi du Laudioko Udal Gobernu Taldeak abenduaren 2an

Aitor Aspuru Saez 2019ko aza. 19a, 13:50

Gaur goizean egin dute udal aurrekontuen aurkezpena. / Laudioko Udala

Gaur aurkeztu du Laudioko Udal Gobernu Taldeak 2020ko aurrekontuen proiektua. Dena ondo bidean, ez ohiko udalbatza egingo dute abenduaren 2an onartzeko. 23.406.122 euroko aurreikuspen horri erantsi behar zaio Udal Euskaltegikoa, beste 726.271 eurokoa izango dela.

Goizean aurkeztu dute ordezkari jeltzaleek eta sozialistek Laudioko Udaleko 2020ko aurrekontuen proiektua. Guztira, 23.406.122 eurokoa izango da. Gaur jaso dituzte oposizioko taldeen ekarpenak eta hurrengo egunetan baloratuko dute euren ideiak txertatzeko aukerak dauden.

Abenduaren 2an, ez ohiko udalbatza deituko dute egitasmoa onartzeko. 1983. urtetik ez du aurrera egiten aurrekontu batek bere urteko jarduera hasi baino lehen.

Inbertsioen helburua
Inbertsioak egikaritzeko 1,6 milioi euro egongo dira. Udal Gobernu Talderen asmoa da Antzokiko proiektuaren erredakzioa esleitzea, Ermualden aparkalekua egitea, udal ibilgailuak berritzea eta elektrikoak erostea, asfaltatze lanekin jarraitzea, saneamendua hobetzea Landaluzen, nagusien egoitza hornitzea, argiteria publikoaren berritzean urrats gehiago ematea, industria poligonoetan hobekuntzak egitea, umeen parkeetan estaldurak eraikitzea eta udal jabegoen inbentarioa osatzea, besteak beste.

Horiei guztiei gehitu behar zaie parte hartzerako aurrekontuetan onartutako proiektuak.

Aurrekontuak atalez atal
Eva Marquinez eta Ander Larrinaga EAJko ordezkariek azaldu dute 2017an onartu zela Laudioko Udaleko azken aurrekontua eta, ondorioz, atal guztien gastuak eguneratu behar izan dituztela. Gauzak horrela, 2020an horrela banatu dituzte diru kopuruak:

  • Alkatetza eta herritar harremanak: 4.230.682 euro (%18,1)
  • Antolakuntza publikoa eta zerbitzu orokorrak: 666.278 euro (%2,9)
  • Ekonomia eta ogasun kudeaketa: 1.202.976 euro (%5,1)
  • Hiri garapena: 1.264.966 euro (%5,4)
  • Zerbitzuak eta auzoak: 8.954.856 euro (%30,3)
  • Kultura, kirola eta jaiak: 2.776.213 euro (%11,9)
  • Ongizate gizartea eta nagusiak: 1.373.377 euro (%5,9)
  • Emakumea eta berdintasuna, hezkuntza eta gazteria: 1.399.160 euro (%6,6)
  • Hizkuntza normalizazioa eta identitatea: 769.818 euro (%3,3)
  • Garapen ekonomikoa, merkataritza eta enplegua: 767.796 euro (%3,3)

Udal langileen soldata igoera
Aurrekontuak %2,25ko igoera jaso du udal langileen soldatan. Horrela, beharginen gastua 10.617.231 eurokoa (%45a) eta kontratuena, horniketena eta jasotzen diren zerbitzuena 8.882.140 eurokoa (%37,69a) izango dira, hurrenez hurren.

Aldiz, diru sarreren artean, ondasun diru sarrerek (OHZ bezalako zergak) 5.349.102 euro ekartzea espero dute. Tasen bidez 4.191.488 euro izango dituztela uste dute eta beste erakundeen ekarpenekin 13.343.577 euro eskuratzea aurreikusi dute. Berez, aurten, Arabako Foru Aldundiak 400.000 euro gehiago emango ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide